top of page

Nortzuk gara?

“La educación es el arma más poderosa que puedes usar para cambiar el mundo"

 

Nelson Mandela

Nerea P - Zumba

 

Zumba mugimendu eta kirola lantzeko ariketa ezberdin eta dibertigarri modu bat da. Bertan, haurrak konturatu gabe kirola sustatzen ari dira eta dibertsio batean murgildurik.

Miren A -  Eskulanak

 

Sormena lantzeko eta bere frustazioak irudikatzeko metodo paregabea. Eskuekin exploratzeko eta esperimentatzeko aukera.

GURE HEZITZAILEAK

Nagore Z - Dantza

 

Dantzarekin haurrak tentsioak deskargatu eta horren bitartez bere kezkak azalaratzea lortu dezakegu. Interesgarria da haurrak duen musika eta dantzari buruzko interesa zabaltzea. Hau, garapen fisiko eta intelektualarako oso garrantzitsua da.

Laura S - Sukaldaritza

 

Talde jardueretan aktiboki parte hartzea, norberari dagozkion ardurak erantzukizunez hartuz, eta besteekiko harreman orekatu eta eraikitzaileak sortuz, lankidetzan, errespetuan eta elkartasunean oinarritutako bizikidetza eraikitzeko. Norbere elaborazio artistikoetan konfiantza garatzea, egitearekin gozatuz eta norbere garapen pertsonalari zein taldekoari egiten dizkion ekarpenak baloratuz.

Aiora E - Musika

 

Musikak eragin handia du bakoitzaren barruko munduan, barruko mundua adierazteko baliagarria da eta hori oso garrantzitsua da. Sormena eta entzumena lantzeko balio du. Baiabide asko erabiliz, lortuko dugu giroa guztiz desberdina bihurtzea eta giro alai bat sortzea.

Lierni E - Psikomotrizitatea

 

Haurrak bere gorputza hobeto ezagutzeko, garapen motor on bat lortzeko eta bere barruko energia gustura kanporatzeko metodorik egokiena. 

Tamara C - Ingurunea

 

Haurrak ingurune hurbila ezagutzen hasten dira ikusmenaren, dastamenaren, usaimenaren, ukimenaren... bidez. Berari gertuko, eskuragarri eta egunerokotasunean egoten den ingurune horretan mugitzeko aukera. Denboraren poderioz eta ingurune hurbila ezagutuz, jakintzak barneratu eta arlo motrizari, kognitiboari eta afektiboari dagokionez, geroz eta garapen handiagoak emanez eta beraz, geroz eta autonomoagoa izanik, hurbileko ingurune hori gainditu eta pixkanaka-pixkanaka, geroz eta ingurune eremu zabalagoa aztertu eta ezagutzen joango da.

bottom of page